viernes, 3 de mayo de 2013

ITSASOKO ANIMALIAK

                                                                           ZETAZIOAK



IZURDEA 

Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da. Mutur, hortz eta moko luzeak dauzka.
Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. uU epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).
Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.

Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.



Izurde emeek heldutasun sexuala 5 edo 12 urterekin edukitzen dute; arrek ,ordea, 9 edo 13 urterekin. Animalia hauen ugalketa udaberrian gertatzen da.11 edo 12 hilabeteren ondoren izurde amak kume bat izaten du. Kumea minutu batzuk jaio ondoren gai da arnasa hartu eta igeri egiteko. Hura 18 hilabetez egongo da amarekin; amak edoski egiten du eta kumeari elikagaiak lortzen dizkio. 18 hilabeteren ondoren, kumea bakarrik joan daiteke eta bere elikagaiak bere buruz lor ditzake.

Izurdeak oso animalia jakintsuak dira eta ez dira itsasoan bizi diren ugaztun bakarrak. Hor dugu, adibidez, balea. Hainbat izurde mota daude, besteak beste handia, arrunta eta arraiaduna. Izurde bitxienen artean sudurmotza dugu.

Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa daukate. Atzean bi hegatz dituzte ia osorik desagertuta.Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Izurdeek espirakulutik hartzen dute airea, buruaren gainean kokatzen dena.
Garuna oso garatuta daukate, horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen ona daukate ,baita oso entzumen ona ere, gurea baino askoz garatuagoa.

Lehen, gizakiek izurdeak hiltzen zituzten bere burutik olioa ateratzeko, erlojuentzako. Gaur egun, oro har, ez dituzte izurdeak hil egin behar beste material mota baitituzte. Hala ere, Japonia bezalako herri batzuetan oraindik ere ehizatzen dituzte.

Ugaztun hauek begi bat itxita eta bestea irekita dutelarik egiten dute lo, arrain bat ikusten dutenean harrapatzeko.





BALE URDINA



Balea urdina (Balaenoptera musculuszetazeo espezie bat da, inoiz izan den animaliahandiena. Heldua bada, 32,9 metro luze eta 190 tona[1] izatera irits daiteke.
Luzea eta liraina, Balea urdinaren gorputza gris-urdin]]kara da bizkar aldean eta zertxobait argiagoa sabel aldean[2]. Gutxienez, badira hiru azpi-espezie: Ipar Atlantikoko eta Ipar Pazifikoko B. m. musculus, Hego Ozeanoko B. m. intermedia eta Indiako ozeanoko eta Hego Pazifikoko B. m. brevicauda. Ipar Hemisferioko baleak Hegoaldekoak baino handiagoak dira eta emeak ere arrak baino handiagoak dira.
Beste balea asko bezala, espezie honetakoek krill izeneko oskoldun txikiak jaten dituzte.
Bale hauek 50 km/h abiadurarekin igeri egin dezakete eta bere birika ahalmena 5.000 litrokoa da, bere bihotzak 600 kilo pisatzen du. Bitxikeria moduan, bere aortak 23 zentimetroko diametroa duela nabarmendu daiteke.



ORCA



Orka edo ezpalarta (Orcinus orcaOrcinus generoko zetazeoa da, mundu osokoitsasoetan bizi dena[1].
Nahiz eta bere portaera baleen modukoa izan, izurdeekin batera Delphinidae familian dago. IUCNek ezin izan du bere iraute egoera sailkatu baina leku jakin batzuetan arriskuan dago.
"Balea hiltzailea" ezizena izan arren ez da gizakientzat arriskutsua. Superharraparienartean daude.


NARBALA



BELUGA 



Balea zuria edo Beluga (Delphinapterus leucas), zetazeoen arteko azal zuriko den baleabakarra da.
Hegal txikiak ditu, izurdeen antzeko burua eta 40 hortzetako piko formadun ahoa. Eremu artikoetan bizi da, oskoldun eta arrainez elikaturik. Denbora gehiena uraren gainaldean edo sakontasun gutxiko parteetan igarotzen du. Animalia oso zaratatsua da.
Bere espezieko beste kideekin kontaktuan egoteko, soinu bat jaurtitzen du. Emeak 7 urterekin ugaltzen hasten dira, eta hiru urtetik behin, umea edukitzen dute.







No hay comentarios:

Publicar un comentario