MARRAZOAK
Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoenodol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
MARRAZO ZURIA

Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko[1] eta 2.268kilogramoko[2] espezimenak. Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Superharrapari bat da, arrain, pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena. Carcharodon bere generoan irauten duen espezie bakarra da.
Steven Spielbergen Jaws filmaren ondorioz, gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen badute ere, ez du askotan gizakiak erasotzen[3]. IUCNek, ostera, bere Zerrenda Gorrian "ahula" kategorian sailkatu du.
MARRAZO ZEZENA

MARRAZO TIGREA

MARRAZO BALEA

Itsaso eta ozeano beroetan bizi ohi da, tropikoaren alboan. Arrain pelagikoak direla sinisten da, baina urte zehatzetan, kostaldera emigratzen dute, Australiako Ningaloo Reffera edoHondurasko Utilara adibidez. Nahiz eta itsaso sakonean bizi,kostaldean ere aurkitu dezakegu.±30°-ko latitudean egoten da eta 700 metroko sakontasunean.Era bakartian jokatzen du,hala ere, batzuetan,taldeak osatzen dituzte janaria bilatzeko janarikontzentrazio handiak egoten diren zonaldeetan. Arrek leku desberdinetan egoten dira eta emeek,berriz, leku zehatzetagotan.
Bere sabela guztiz txuria da, aldiz, bizkarraldea gris mota kolore batekoa, beste motatakomarrazoak baino gris ilunagoarekin. Orainak eta bertikal eta zeharkako marrak txuriz eta horiz kolorekoak ditu,hau da,xake-taula baten itxurakoak. Lohiune horiek,espezimen bakoitzarentzako,patroi bakarra irudikatzen dute. Eta horrela,haiek identifikatzeko etabiztanleria zentzatzeko erabiltzen dira. Bere azala 10 zentimetroko lodiera izatera ailegatu ahal da. Gorputz hidrodinamikoa du,zabala eta sendoa, eta bere buruaren eta bizkarraldearen hainbat nabarmendun longitudinalak erakusten ditu. Bere burua nahiko zabala da eta haren alboan, bi begi txiki daude horien atzean espirakuloak egonik. Bere aho erraldoia 1.5 metroko zabalerakoa izan ahal da eta ahoaren barrukaldean,lerrodun hotz txiki eta zorrotzak dauzka. Bost brankia pare ditu bere hendidurak erraldoiak izanik. Bi pare hegal ditu, horietako bik bizkarraldeko hegalak eta beste biak bularaldekoak,azken hauek oso indartsuak direlarik. Animalia hauetako buztana, 2.5 metroko luzeera izan dezake alboz-albo. Bale-marrazo gazteen gainaldeko hegala handiagoa da barrualdeko hegala baino,helduen hegala ,berriz,ilargi-ediko modukoa dute eta honek, propultzioa ematen die. Hala ere, Bale-marrazoa igerilari eraginkorra da bere gorputz osoa erabiltzen baitu igeri egiterakoan,eta honek ez da oso maizkoa arrainen artean. Ondorioz 5km/h -ko abiaduraz mugitzen da,abiadura oso motel batez hain neurri handiko arraina izateko. Bale-marrazo handiena registroan antzeman izan dena 1947ko azaroaren 11n izan zen, Baba irlaren alboan, Karachi (Pakistan) hurbil. 2,5 metroko zabalera eta 21,5 tonelada pisatzen zituena,hala ere, historiok esaten dute, 18 metro edota gehiagoko sakonera dauden marrazoak daudela. 1868an, Irlandar [[botaniko[[ batek, Edward Perceval Wright, Seychelles irletan zegoelarik, bale-marrazo espezimenak behatu zituen eta 15 edota 21 metro sakoneko marrazoak ikusi zituenla baieztatu zuen.
MARRAZO MUTURLUZEA

Munduko itsaso epel guztietan bizi da.
MARRAZO ERRALDOIA
Marrazo erraldoia edo kolaioa (Cetorhinus maximus) ur gaziko arrain kartilaginosoa eta munduko bigarren marrazo handiena da, Cetorhinidae familiakoa[2].
Marrazo erraldoia, gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena da, eta munduko bigarren handiena, bale marrazoaren (Rhincodon typus) atzetik. Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen baita, eta guztiz kaltegabekoa da gizakiarentzat. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta gure arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioanabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da. Bere urritasuna dela eta, nahiz eta jangarria izan, ez dago bere haragiaren merkatal eskaririk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario